Larunbat arratsaldeko eguraldi aldaketak arazo bat edo beste eragin bazituen ere, festa giroa nagusitu da GKSk eta IAk Beheko prestatu duten gunean. Ostiral arratsaldean Odieta frontoian jokatutako pilota partidek eman zioten hasiera bi talde hauek antolatutako egitarauari: pala egokituko partida eta afizionatuen mailako esku pilota partida izan ziren ostiral arratsaldean.
Larunbat gauean, berriz, musika saioak izan ziren Torreberriko aterpean. Bassagain Sound Systemen saioaren ondoren, Murxi, Goiko eta Loti DJen txanda izan zen.
Argazkiak: Aitor Tena Eizagirre.