Ivan Rodriguezek irabazi du Distiraren apirileko lehiaketa soziala

Maria Maya Manterola 2022ko apirilaren 27a

Ivan Rodriguezek lehiaketara aurkeztutako argazkia.

Loreen argazkiak aurkeztu behar izan dituzte hilabete honetan zehar. Guztira, hamabi egileren 25 lan jaso dituzte.

Lehenengo saria Ivan Rodriguezek eskuratu du, hondo beltzaren aurrean nabarmentzen den lore baten erretratuarekin. Bigarrengoa, Jorge Murgiondori eman diote, eta hirugarrengoa, berriz, David de Llodiori.

Distiraren webgunean ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lanak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide