Ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak bihar

Maria Maya Manterola 2022ko apirilaren 27a

Martxoko ezohiko plenoko irudia. (Juan Luis Romatet)

Ogasun arloko gaiak aztertuko dituzte, turismo jasangarritasunerako plana gauzatzeko Debegesa eta udalaren arteko hitzarmena sinatzeko pausoak ematea, besteak beste. 

Zumaiako udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du bihar, ostegunarekin, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Ogasun arloko gaiak aztertuko dituzte: turismo jasangarritasunerako plana gauzatzeko Debegesa eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmena sinatzeko beharrezko izapideak egitea, eta baita iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala ere.

Ikusi eguneko aztergaiak hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide