Baleikek santelmoei lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek festei buruzko hamar galdera erantzuteko aukera izan dute, eta parte-hartzaile guztien artean Zumaiako Zelai talasoterapia zentrorako bi lagunentzako lau bono zozkatu ditu Baleikek. Herritar ugarik parte hartu du jokoan, eta zozketa egin ondoren, Javier Holgado, Leire Yeregui, Maider Oyarzabal eta Edu Balenciaga izan dira bonoak irabazi dituztenak.
Baleike jarriko da irabazleekin harremanetan, saria nola eskuratu adierazteko.
