Cesta All Star txapelketako finala jokatuko du ostegunean Imanol Lopezek

Juan Luis Romatet 2022ko apirilaren 27a

Jon Tambourindeguyrekin bikotea osatuta, Erkiaga eta Aimarren aurka neurtuko da zumaiarra Donibane Lohizunen jokatutako txapelketa finalean. Aurretik, emakumeen zesta-punta partida jokatuko da. 

Donibane Lohizunen antolatutako Cesta All Star txapelketako finalak jokatuko dira bihar, osteguna, Campos Berri frontoian. Txapelaren bila abiatuko diren lau puntisten artean dago: Imanol Lopez.

Jon Tambourindeguyrekin osatu du bikotea Lopezek txapelketa honetan. Asteartean jokatutako finalerdietan Barandika eta Irastorzari irabazi zieten bi set lehiatutan: 15-14 eta 15-14. Bigarren finalerdian, Aritz Erkiagak eta Aimar Aldazabalek hiru set behar izan zituzten partida irabazi eta finalerako sailkatzen Beaskoetxea eta Basqueren aurka: 11-15, 15-9, 5-4.

Jaialdia 18:00etan hasiko da emakumezkoen zesta-punta partida batekin. Oihana Sorozabal-Aude Laugier bikotea Maiter Ortiz de Mendibil-Eneritz Lizardi bikotearen aurka neurtuko da. Pilota Elkarteko kdiea da Ortiz de Mendibil gasteiztarra. Hauen ondoren kantxaratuko dira gizonezkoen finala jokatuko duten lau pilotariak.

Finala aurrez grabatuta emango dute Euskal Telebistaren lehen kanalak, eta Canal Plusek 22:3oetik aurrera. Partidak zuzenean ikusteko aukera ere izango da Youtube bidez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide