'Un pequeño mundo' filma emango da gaur zine forum saioan

Juan Luis Romatet

Ostarrena zine klubak antolatutako zine forum saioa izango da gaur Aita Mari zinean. Laura Wandel zinemagile belgikarraren Un pequeño mundo filma emango da, 19:00etatik aurrera. 

Nora lehen hezkuntzan sartu da, eta, handik gutxira, Abel anaia zaharrenak jasaten duen jazarpena ezagutu du. Integratzeko beharraren eta anaiaren artean eztabaidatu du Norak, eta anaiak isiltasuna gordetzeko eskatu dio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide