Euskadiko txapelketako borrokaldia izango du bihar Zumaia Cuban Boxingeko Eliezer Chavarriak

Juan Luis Romatet

Eliezer Chavarria, eskuinean, klubeko ardurasun Ruben Arredondorekin.

Olinpiar boxeoko Euskadiko Txapelketak jokatuko dira bihar Sestaon (Bizkaia), La Benedicta kiroldegian. Hogei borrokaldi izango dira guztira, eta horietako batean lehiatuko da Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarria.

15:00etan pisatzeak egingo dituzte, eta bi ordu geroago hasiko dira borrokaldiak, 17:00etan. Arratsaldeko bosgarren finalean ariko da Zumaiako klubeko ordezkaria. 75 kiloko kategorian lehiatuko da, eta aurkaria Otmane Ayoubi arabarra izango da. Kategoria honetako borrokaldia bi minutuko hiru roundez osatuko da.

Zumaiako klubeko beste boxeolari bat, Mady, txapelketa honetan ere parte hartzekoa zen, baina uko egin behar izan dio lan kontuengatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide