Astean zehar atseden hartu eta gero, gertu dira zumaiarrak santelmoetako bigarren asteburuari heltzeko. Gaur hasi eta igande gauerdira arte, urdinez jantziko dira berriz ere kaleak, eta festa giroa izango da nagusi. Rana eta pote txapelketa eta poteo feminista izango dira astebururako osatutako egitarau potoloaren aurreneko ekintzak, baina askotariko ekitaldiekin gozatzeko parada izango da: kirolekoak, kontzertuak, bazkariak, erromeria, kalejirak…
Hona hemen egitaraua, osorik:
Apirilak 29, ostirala
– 17:00. Rana eta Pote txapelketa irekia, Beheko Plaza elkarteak antolatuta. Aurrena, 12 eta 16 urte artekoak eta ondoren 16 urtetik gorakoak.
– 19:30. Poteo feminista, Zumaiako Mugimendu Feministak antolatuta.
– 22:30. Txosna eremuan Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.
Apirilak 30, larunbata
– 10:00. Eusebio Gurrutxaga plazan, XXII. olagarro-zopa lehiaketa eta Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa.
– 11:30. Plazan, haur jolasak.
– 12:00. Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Errenteriko Telleri abesbatzen saioa.
– 13:00. Eusebio Gurrutxapa plazan hasita bertso poteoa, GKS-k eta IAk antolatuta: Aitor Bizkarra eta Jon Gurrutxaga.
– 14:30. Txosna eremuan, bazkaria.
– 14:30. GKS-k eta IAk antolatuta Torreberrin, ikasle eta gazte bazkaria. Bazkalostean, kontzertua.
– 16:00. Eskola adinekoen piraguismo estropada.
– 18:00. Urrezko aizkora, herri kirolak.
– 18:30. Beti Jai txarangaren kalejira.
– 22:00-01:00. Kofradian, A&B Shows diskoteka.
– 22:00. Kontzertuak: RPG-7, Rodeo eta Kolission. Torreberrin.
– 22:30. Kontzertuak: Ginger, Ama Say eta Lukiek, txosna eremuan.
Maiatzak 1, igandea
– 08:00. Goiz soinua, Zumai txarangarekin.
– 11:30. Trikiti kalejira, Kofradiatik.
– 12:00. Zaldi lasterketa, Itzurun hondartzan.
– 12:00. Iraunkorrak txaranga.
– 17:45. Trainerillen estropadak, XXXVII. San Telmo saria.
– 17:30. Txorotxaranga, Eusebio Gurrutxaga plazan hasita.
– 18:00. Iraunkorrak txaranga.
– 19:00- 22:30. Bada giro erromeria, Kofradian.
– 00:00. Bandera jaistea eta santelmoei agurra.