Repetizioetako bigarren egunean, hainbat ekintza izan dira goizean zehar, eta ume nahiz hainbat helduk parte hartu dute horietan. Alde batetik, herri kiroletan oinarritutako haurrentzako jolasak izan dira Beheko Plazan. Asko izan dira gerturatu direnak, eta heldu nahiz umeek gozatu ederra hartu dute bertan.
Eusebio Gurrutxaga plazatik abiatu dira, era berean, Beheko Abesbatzako kideak Errenteriko Telleri abesbatzarekin batera, eta herriko kaleetan jarraitu dute ondoren abesten.