Gazte mailako GRABNI Txapelketa irabazi du Gonzalo Agirrek

Aritz Mutiozabal

Gonzalo Agirre txapelarekin eta dominarekin.

Federazioen arteko GRABNI Txapelketaren finalak jokatzen ari dira asteburu honetan, eta gaur zesta puntakoak jokatu dituzte Gasteizen, Olabe pilotalekuan. Gipuzkoaren eta Bizkaiaren artekoak izan dira neurketa denak, eta gazte mailan Gonzalo Agirre zumaiarrak 25-12 irabazi zio Ortzi bizkaitarrari. Txapela eta dominarekin itzuli da etxera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide