Eguraldiak lagunduta, herri kirolak izan ziren atzokoan Odieta frontoian. Adin guztietako herritarrak gerturatu ziren bertara, eta aizkolariak nahiz harri jasotzaileak izan ziren bertan.
Aizkolarien kasuan, Zelai IV.a, Irazabal, Lekue, Agirre, Garcia, Larrañaga, Mugertza, Suharri, Izeta IV.a, Zabala, Martin eta Goia izan ziren gizonezkoetan. Emakumezkoetan, aldiz, Arruti eta Zelai III.a lehiatu ziren.
Harrijasotze txapelketan, aldiz, Jokin Eizmendi eta Ane Zinkunegi aritu ziren.