Leire Baraibar bigarren izan da Nafarroa Xtreme 35 proban

Aritz Mutiozabal 2022ko maiatzaren 1a

Leire Baraibar podiumeko bigarren postuan.

Zubirin (Esteribar, Nafarroa) hasi eta 68 kilometro mendian gorabehera korrika aritu ondoren, Zubirin bertan helmugaratzen den lasterketa da Nafarroa Xtreme. Atzo jokatu zen, baina distantzia laburragoak ere egin ziren eta NX35 proban Leire Baraibar bigarren helmugaratu zen.

Oihana Kortazar mutrikuarra izan zen garaile, 3 ordu, 40 minutu eta 4 segundoklo denbora eginez, eta korrikalari zumaiarrak 17 minutu gehiago behar izan zuen lasterketa osatzeko (03:57:22). Hirugarrena, berriz, Izaskun sanz nafarra izan zen (04:01:57).

Baraibarrekin batera, hainbat herritarrek hartu zuten parte mendiko karrera honetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide