'Euskara aurrera' egitasmoari atxikimendua erakutsi diote Zumaian

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 2a

Euskara aurrera lelopean manifestazioa egingo da Donostian maiatzaren 21ean Antiguako tuneletik abiatuta. Manifestazio honi eta, oro har, egitasmoari atxikimendua adierazteko argazkia atera zuten larunbatean. 

Euskararen egoerarekin kezkatuta dauden hainbat herritarrek deitu dute mobilizazio hori. Euskalduntze prozesuan jauzi bat, herri bultzada berri bat behar dela aldarrikatuko dute. Manifestazioa maiatzaren 21ean egingo da, larunbatean, 17:30ean hasita. Egitasmoari bultzada eta atxikimendua adierazteko, argazkia atera zuten larunbat arratsaldean Kofradiako plazan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide