Pentsiodunek asteleheneroko protestei ekin diete berriz ere

Maria Maya Manterola 2022ko maiatzaren 2a

Argazkia: Bittor Bengoa.

Aste Santuko oporretatik eta santelmoetatik bueltan, asteleheneroko protestei ekin diete berriz ere pentsiodunek. Saregileen plazan elkartutakoak maiatzaren 12an Gasteizen egingo duten manifestazioan parte hartzera gonbidatu dituzte. 

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako pentsiodunek manifestazioa egingo dute maiatzaren 12an, ostegunarekin, Gasteizen. Protesta horretan parte hartzera gonbidatu dituzte gaur Saregileen plazan elkartutakoak. Izan ere,  21/2021 Pentsioen Erreformari eta Enplegu-Pentsioen Planak Arautzeko Lege Proiektuari uko egitea eta gutxieneko pentsioak 1.080 eurora igotzea eskatuko dute. 

Gasteizera joateko autobusak antolatuko dituztela ere iragarri dute gaurko elkarretaratzean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide