Gure Eskuk bilera informatiboa deitu du larunbaterako

Maria Maya Manterola 2022ko maiatzaren 3a

Uztailerako antolatu duten ekintza baten inguruan arituko dira bileran. Aita Mariko zine aretoan izango da, larunbatean 12:00etan.

Katalanek eta euskal herritarrek pirinioetako 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte uztailean autodeterminazio eskubidearen alde. Zumaiarren kasuan, Ibardinetik gertu dagoen Manttale gailurra argiztatuko dute, eta egun berezi hori antolatu eta xehetasunak emateko, bilera informatiboa egingo du Zumaiako Gure Eskuk. Datorren larunbatean izango da, 12:00etan Aita Mariko zine aretoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide