Pilota txapelketa herrikoiak martxan dira dagoeneko

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 9a

Abian dira dagoeneko Zumaiako Pilota Elkarteak antolatutako eskuz eta palako pilota txapelketa herrikoiak. Pasa den astean jokatu ziren bi txapelketa hauetako lehen jardunaldiak. 

Ostegunean eta larunbatean jokatu ziren pala txapelketako partidak Odieta frontoian. Emaitzak hauek izan ziren:

  • Segurola - Segurola II, 18; Urtiaga - Odriozola, 10
  • Zendoia - Oskarbi, 18; Jon iñaki Alberdi - Iribar, 9
  • Martinez - Ruiz, 18; Alberdi - Unax, 11
  • Zendoia - Oskarbi, 18; Urtiaga - Odriozola, 11

Ostiralean, berriz, eskuzko txapelketako lehen jardunaldiko partidak jokatu ziren Odietan.

  • Salegi-Astigarraga, 14; Odriozola-Iribar, 22
  • Oliden-Etxabe, 16; Salegi-Aizpurua 22
  • Iribar-Martija, 22; Izagirre-Tumas 3

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide