Hamabi pilotarik hartuko dute parte Donostiako Balda frontoian jokatuko den txapelketa honetan, bi multzotan banatuta. Lehen multzoan Goikoetxea-Irastorza, Aritz Erkiaga-Lekerika eta Barandika-Etxeto bikoteak arituko dira, eta bigarrengoan Beaskoetxea-Lopez, Hormaetxea-Zabala eta Olharan del Rio. Maiatzaren 14an, 21ean eta 28an lehen faseko partidak jokatuko dira; ekainaren 4an finalerdiak, eta txapelketako azken partidak ekainaren 11n.
Bi puntistak lanean izango dira txapelketako lahen jardunaldian, maiatzaren 14an. 17:00etan hasita, Goikoetxea-Irastorza eta Aritz Erkiaga-Lekerika bikoteen arteko partida jokatuko da, eta 18:30ean Beaskoetxea-Lopez eta Hormaetxea-Zabala bikoteen artekoa.
Jaialdietarako sarrerak www.eventbrite.com atarian izango dira salgai.