'Kopaz kopa' antzezlana eskainiko dute gaur Aita Marin

Maria Maya Manterola

Turismo Bulegoan eros daitezke sarrerak 8 euroren truke, 6 euroan Gazte Txartelarekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da, Aita Mariko zine aretoan.

Porrot egindako grinez eta gaztaroaz gogoeta egitera gonbidatuko du, bestalde, Kopaz kopa Ados konpainiaren lanak. Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, kopaz kopa daramatzate euren segurtasun gabeziak arrastaka, bizirik sentiarazi eta askastasunari ihes egiteko aukera emango dien zerbaiti heldu nahian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide