Korrontzik eta Astinduk eskainiko duten emanaldiko sarrerak salgai daude dagoeneko

Maria Maya Manterola 2022ko maiatzaren 15a

2017ko 'Korrontzi Benefic' emanaldiaren irudia.

Maiatzaren 28an eskainiko dute emanaldi bateratua, Zumaienan. Sarreren salmentan bildutako dirua Aita Mari itsas salbamendu ontzira bideratuko dute.

Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, emanaldi berezia eskainiko dute aurtengoan ere Korrontzik eta Astindu dantza taldeak. Maiatzaren 28an izango da Zumaienan, 19:30ean hasita, eta sarrerak salgai daude dagoeneko: Turismo Bulegoan eskuratu daitezke 8 euroren truke; 6 euroan Gazte Txartelarekin. 

Gobernuz Kanpoko Erakunde baten alde eskaintzen dute emanaldia, eta aurtengoan, bildutako dirua Aita mari itsas salbamendu ontzira bideratuko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide