Igande honetan, hilak 15, Tarzan haur antzerkia eskainiko dute Mar mar teatroako lagunek Aita Marin. Ehiza-egun berri bat hasiko da Afrikako oihanean. Orroek, oihuek eta aldarriek betetzen dute atmosfera. Oihana ikaratu egiten da haur baten negarraren aurrean. Tximino handiak, jakin-minez, haurrarengana hurbilduko dira.
Zumaiako Udalaren Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozketatzeko, eta Alfredo Zabaletari eta Ane Aizpurua Urangari egokitu zaizkie bina sarrera. Zorionak!
Emanaldia hasi aurretik Aita Marin bertan izango dituzte zain sarrerak. Eta adi egon, laster zozketa gehiagorekin itzuliko gara eta.