Helene Alberdik irabazi du distantzia erdiko Iruñeko triatloia

Amaia Urbieta Arruti 2022ko maiatzaren 15a

Alberdi (erdian) eta podiuma osatu zuten beste bi triatletak, proba amaitu berritan. (Half Triathlon Iruñea)

Distantzia erdiko Espainiako txapeldun da uneotan Alberdi zumaiarra. 

Atzo goizean jokatu zen Half Triathlon Iruña proba, eta Helene Alberdi kirolari zumaiarra izan zen garaile. Distantzia erdiko proba izan zen atzokoa, eta inork baino azkarrago osatu zituen Alberdik igerian 2.000 metro, bizikletaz 80 kilometro eta hemezortzi kilometro korrika. Judith Corachan heldu zen bigarren, eta Laura Gomezek osatu zuen podiuma.

Atzoko proba ranking profesionalerako puntuagarria zen, eta egindako denborari esker, Espainiako distantzia erdiko txapeldun postua eskuratu du Alberdi zumaiarrak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide