Herrian inspirazio bila ibili dira pintura lehiaketara aurkeztu diren artistak

Aitziber Arzallus

Abian da Zumaiako kaleko pintura lehiaketa. 09:00etan zabaldu dute izen-ematea, eta ordutik aurrera, herriko hainbat txokotan ikusi ahal izan dira margolariak. Askotariko irudiak egin dituzte, askotariko materialak erabilita, eta dagoeneko Oxford aretoan utzi dituzte egindako lanak. Epaimahaiak 18:00etan jakinaraziko du nork irabazi duen lehiaketa. Ekitaldi hori ere Oxford aretoan izango da.

(Argazkia: Juan Luis Romatet)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide