Mendi tontorrean ospatu dute Indamendi Eguna

Juan Luis Romatet

Mendizaleak Indamendi gainean. Argazkia: Indamendi MB

Indamendi bazkunaren 50. urteurreneko ekintzei hasiera eman zieten atzo festa giroan. 

Indamendi Eguna ospatu zuten atzo Zumaiako mendizaleek. Goizean abiatu ziren Zumaiatik, eta behin mendi gainean hamaiketakoa izan zuten. Sariak banatzeko ere baliatu zuen Zumaiako mendi bazkunak egun hau. 

Indamendi bazkuna sortu zutela 50 urte beteko dira 2023an, eta atzoko igoerarekin ekin diete mendizaleek urteurrena ospatzeko ekintzei. Euskal Herria Aldenik Alde izeneko zeharkaldia antolatu du Indamendik bere sorreraren mende erdia ospatzeko: Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatu dute, mendiz mendi, 24 etapatan banatuta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide