Beduola elkartean berritu dute ontzia negu honetan. Larunbatean itzuli zuten berriz ere uretara; 18:00etan atera zuten elkarteko lokaletik, eta behin arranplaraino eramanda, adar hotsen laguntzarekin ukitu zuen ura Magallanes ontziak.
50eko hamarkadako usadiozko ontzia da Magallanes. Bost metro luze eta metro eta erdi zabal ditu.