Kaleko pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ikus daiteke Oxford aretoan

Juan Luis Romatet

Argazkia: Aitziber Arzallus.

Igandean egin zen Zumaiako kaleko pintura lehiaketara aurkeztutako lanak Oxford aretoan ikusi ahal izango dira datorren igandera bitartean. 

Lehiaketan saritutako lanak ikusteko aukera izango da Alondegiko erakusketa aretoan, baita igandean margotutako beste lan batzuk ere.

Erakusketa hau datorren igandera arte, maiatzaren 22ra bitartean, bisitatu ahal izango da Oxford aretoan. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era zabalduko ditu ateak, eta asteburuetan 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide