Getariako Triatloiak eragina izango du trafikoan, larunbatean

Juan Luis Romatet

Larunbat arratsaldean jokatuko da Getariako Triatloia, eta horrek eragina izango du Zumaia eta inguruko trafikoan. 

Antolatzaileek eta udaltzaingoak gomendio batzuk plazaratu dituzte arazoak ekiditeko.

  • Zarautz eta Zumaia artean AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.
  • Getariatik Zumaiara (N-634) zabalik (berdin Askizu eta San Prudentziotik ere) beti ere arretaz gidatzea eskatzen da aurkako noranzkoan lasterketa datorrelako. Gaztetape hondartzarako bidegurutzea Ertzaintzak zainduko du, lasterkarien sartu irtenak lehenetsiz eta babestuz bide-gurutzean. Trafikoa geratu egingo da puntualki, lasterkariak igarotzeko momentuan soilik.
  • Meagatik Zumaiara (GI-2633) itxita 16:15-17:30 bitartean.
  • Zumaiatik Meagara (GI-2633) zabalik, baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa datorrelako.
  • Zumaiatik Zarautzera (N634) itxita 16:15-17:30 bitartean:
    AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da.
    Zumaiatik Meagara (Oikiatik) zabalik baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa datorrelako.
  • Meagatik Zarautzera (GI-2633) bi noranzkoak zabalik Elkanorako bidegurutzera arte.
  • Getaria Zarautz (N-634) bi noranzkoak zabalik, arretaz gidatuz Getariako sarrera-irteeran.
  • Askizu eta San Prudentziotik Getariara itxita 16:00etatik 17:40era.
  • Getariatik Meagara (GI-3391) itxita 16:00etatik 17:15era, berdin Balenziaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eitzaga auzoetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide