Bertsolaritza adinekoen egoitzetara iristaraztea da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk antolatutako egitasmo honen helburu nagusia. Iazko azaroan abiatu zuten seigarren edizioa, eta gaur Zumaiara heldu den hau zazpigarren edizioko parte da.
Gaur Otezurin egin bezala, datorren astean San Juan Egoitzako egoiliarrek izango dute bertso saioa entzuteko aukera. Maiatzaren 24an, arratsaldez, Jon Maia eta Uxue Alkorta bera izango dira San Juan Egoitzan.