Agortu dira ErrotaHerria kanpainako deskontu txartelak

Maria Maya Manterola 2022ko maiatzaren 19a

Astebetean ahitu dira udalaren eta Gerturen ErrotaHerria kanpainako erosketa txartelak. Eskuratu dituztenek uztailaren 31 izango dute txartel horiek erabiltzeko azken eguna.

Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei bultzada bat emateko, ErrotaHerriaren kanpainaren 1.200 erosketa txartel jarri ziren salgai orain gutxi; maiatzaren 11n, hain zuzen. Atzo saldu ziren azkenak. 

Txartelak eskuratu dituztenek uztailaren 31 arte erabili ahal izango dituzte kanpainan parte hartu duten establezimenduetan. Bonoak 10 euroko lau zati ditu, aldi berean edo banaka erabiltzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide