Hasi dira Zumaiakoren zaletuak Azpeitira heltzen

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 21a

Argazkia: Nerea Uranga

Ohorezko erregional mailara igotzeko play offaren lehen partida jokatuko dute Lagun Onakek eta Zumaiakok Azpeitian, Garmendipe zelaian. Bueltakoa datorren larunbatean jokatuko dute Zumaian. 

Zumaiakoren gizonezkoen lehen taldeak mailaz igotzeko play offa jokatuko du Azpeitiko Lagun Onak taldearen aurka. Gaur Azpeitian dute partida, 17:00etatik aurrera, Garmendipen, eta gorriei ez zaie zaletuen bultzada faltako. Eguerdirako zumaiar batzuk Azpeitian ziren. Partida berdindua aurreikusten da, eta Zumaiakok eskertuko du zaletuen laguntza eta bultzada. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide