Geoparkeko flora eta fauna ezagutzeko aukera izan zen atzo

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 23a

Argazkia: Euskal Kostaldeko Geoparkea

Europako Geoparkeen Astearen harira antolatutako ekitaldi sortaren barruan, eta Bioaniztasunaren Munduko Egunaren atarian, Biotop izeneko jardunaldiak egin ziren atzo Elorriaga inguruan. 

Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko teknikarien laguntzarekin, ingurune horretako landaretza eta hegaztiak ikusi eta ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide