'Tailor' filma botako dute biharko zine forum saioan

Baleike 2022ko maiatzaren 25a

Sonia Liza Kenterman zinemagile greziarraren filma hautatu du Ostarrena zine klubak aste honetako saiorako. Aita Mariko zine aretoan izango da emanaldia, 19:00etan.

Sinopsia

Porrot egiteko zorian dagoen jostun ameslari bat bere bizitza berrasmatzen eta Atenaseko emaztegaiak alaitzen saiatu da. Nikos familiaren jostundegiko atikoan bizi da. Bankuak joskintza bahitzeko mehatxua egin du eta aita gaixotu egin da. Nikos lanean hasi da: gurpil gaineko jostundegi zoragarri baina arraro batekin, bere burua berrasmatzea lortu du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide