Berriro zozkatu dute saria Herri Eskolako DBH4ko ikasleek

Juan Luis Romatet

Ikasbidaia ordaintzen laguntzeko zozketa bat egin zuten Zumaiako Herri Eskolako DBH4ko ikasleek. Saridunik agertzen ez, eta berriro zozkatu dute saria. 

Bi lagunentzako asteburuko menua Bittarte jatetxean. Hori izan da DBH4ko ikasleek zozkatu duten saria. Zenbaki saridu berria 4606 da, eta jabeak hamabost eguneko epea du saria eskuratzeko. Horretarako, ikasbidaia06@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzi beharko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide