Uxue Alkorta eta Jon Maia bertsotan izan dira San Juan Egoitzan

Juan Luis Romatet

Argazkia: San Juan Egoitza

Aurreko astean Otezuri zentroan gertatu bezala, San Juan egoitzako egoiliarrek ere bertso saioa entzuteko parada izan dute aste honetan. 

Adin adin egitasmoaren barruan, Jon Maia eta Uxue Alkorta bertsotan izan ziren atzo goizean San Juan egoitzan. Zumaiarra bata, zarauztarra bestea, Getariarekin zer egin txantxetan aritu ziren.

Bertsolaritza adinekoen egoitzetara iristaraztea da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk antolatutako egitasmo honen helburu nagusia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide