Familiei zuzendutako jarduera bat prestatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak larunbat arratsalderako, Mutrikun. Fosilen tailerra Mutrikuko Nautilus Ikerketa eta Didaktika gelan egingo da, 16:30etik aurrera. Iraupena ordu eta erdi ingurukoa izango dela aurreratu dute.
Jarduera honen helburua da Nautilus Gela Didaktikoan Mutrikuko flysch beltzean aurkitutako fosil erraldoien bilduma ezagutzea. Jarduera didaktiko hau 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako aproposa dela uste dute antolatzaileek.
Tailerrean parte hartzeko aurrez izena eman beharko da hemen. Telefono bidez ere eman daiteke izena, turismo bulegora deituta (943 14 33 96).