'Harri minak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Juan Luis Romatet

Geuretik sortuak programaren barruan sortutako Harri minak antzezlana ikusteko aukera izango da ostiralean, maiatzaren 27an, 20:00etatik aurrera, Aita Mari zine aretoan. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunen izenak ostiral goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide