Pozik izateko arrazoiak badituzte Algorri peñakoek, Reala hirugarren urtez jarraian Europan jokatzeko sailkatu da eta. Hala, oraindik eta giro hobeagoan ospatuko dute datorren larunbatean, maiatzaren 28an, Algorri peñaren eguna.
Eguerdiko 11:30ean elkartuko dira Garoa tabernan hamaiketakoa egiteko. Jarraian, poteoa egingo dute bazkarira joan aurretik. Urberu jatetxean izango dute bazkaria 14:30ak aldera. Jatetxera joateko autobusa 14:20ean abiatuko da Txomin Agirre kaiko bus geltokitik.