Zumaiako kirol patronatuak antolatutako kirol txapelketa hau ekaineko eta uztaileko asteburuetan jokatuko da, larunbat eta igande goizetan, bikoteka. Bikote bakoitzak hiru partida izango ditu gutxienez, eta, gehienez ere 16 bikotek parte hartu ahal izango dute.
Izen ematea dagoeneko zabalik dago Lubaki kiroldegian. Bikoteko 20 euro orainduko dira, eta Lubakiko bazkide ez direnek eguneko bonoa ere oraindu beharko dute. Parte hartzaile bakoitzak ordezko jokalari baten izena ere eman beharko du.
Araudiaren arabera, hiru setetako onenak irabaziko du partida; urrezko puntua eta Tie Breaka egongo dira.
Txapelketaren araudiaz eta bestelako kontuez hitz egiteko bilera egingo dute ekainaren 3an, ostirala, 19:00etan, Lubaki kiroldegian bertan.