Egur taila eta zeramika ikastaroetako lanak, ikusgai

Maria Maya Manterola

Argazkia: Zumaiako Udala.

Atzo zabaldu zuten Oxford aretoan Forondako ikastaroetako lanen erakusketa, eta ekainaren 5era bisitatu ahal izango da. 

Forondan arte tailerrak eskaini dituzte aurtengoan ere. Ikasturte amaiera heldu da, eta ikasitakoa jendaurrean erakusteko, Alondegiko Oxford aretoan jarri dute ikusgai egur taila eta zeramika tailerretan sortutako lanen bilduma. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era zabalduko dute aretoa, ekainaren 5era arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide