Maiatza Dantzan egitasmoari behar bezalako amaiera emateko, emanaldi berezia prestatu du biharko Astinduk. Korrontzirekin batera ariko dira Zumaienako oholtzan 19:30etik aurrera, eta antolatzaileek iragarri dutenez, Oinkari dantza taldeak ere parte hartuko du.
Astinduko kideen esanetan, euskal dantzen talde bat izan ez arren, gustoko dituzte, eta "ilusio handiz" prestatu dute biharko emanaldia. Oraindik ere sarrerak eros daitezkeela gogorarazi dute: Turismo Bulegoan eskura daitezke 8 euroren truke; 6 euroan Gazte Txartelarekin.
Gobernuz Kanpoko Erakunde baten alde eskaintzen dute emanaldia, eta aurtengoan, bildutako dirua Aita mari itsas salbamendu ontzira bideratuko dute.