Mundakako estropadan parte hartuko dute Zumaiako beteranoek

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 27a

Beteranoen Mundakako II. Estropada jokatuko da larunbatean. ABE/La Salve ligarako hirugarren estropada izango da, eta 16:00etan hasiko da. Zumaiako beteranoek hartuko dute parte. 

Erlojuaren aurka jokatuko da estropada eta gaur egun ligak duen sailkapenaren arabera aterako dira ontziak. Lehena ateratzen Bilbao B izango da, eta ondoren aterako dira Badok 13 B, Iberia B, Getxo B, Plentzia B, Ibaialde, Sestao, Plentzia, Mundaka, Bilbao, Pontejos, Zumaia, Getxo, Badok13, Fortuna eta  Iberia.

3.200 metroko estropada egingo dute, bi luzetara, ziaboga bakarrarekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide