Goikoetxea eta Lopez Donostia Grand Slameko hurrengo fasera sailkatzen saiatuko dira gaur

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 28a

Zesta-puntako Donostia Grand Slameko lehen faseko azken jardunaldia jokatuko da gaur Balda pilotalekuean. Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez arituko dira bertan.

Txapelketako lehen faseko hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da gaur, 17:00etatik aurrera, Donostiako Balda pilotalekuan. Lehen partidan Goikoetxea eta Irastorza Barandika eta Etxetoren aurka arituko dira, eta bigarrengoan Beaskoetxeak eta Lopezek Olharan eta Del Rio izango dituzte aurkari. 

Gaurko jardunaldian erabakiko da zer lau bikote pasatuko diren txapelketako finalerdiak jokatzera. Bi zumaiarrak Grand Slameko lehen jardunaldian aritu ziren; Goikoetxeak eta Irastorzak 2-0 galdu zuten Erkiaga eta Lekerikaren aurka; Beaskoetxeak eta Lopezek, aldiz, 2-1 irabazi zieten Hormaetxea eta Zabalari.

Gaurko jaialdirako sarrerak hemen daude salgai. 

Bihar Zumaian

Goikoetxeak eta Lopezek bikotea osatuko dute bihar Zumaian jokatuko duten partidan. Erkiaga eta Irastorza izango dituzte aurkari 16:30etik aurrera Aitzuri frontoian jokatuko den norgehiagokan. 

Partida hau Zumaian igandean ospatuko den Gipuzkoako Zesta-punta Eskolen Egunaren barruan sartzen da. Goizetik izango dira jarduerak Aitzuri frontoian. Partidako sarrerak Lubaki kiroldegian eros daitezke, edo egunean bertan frontoiko leihatilan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide