Asobal ligako azken jardunaldia jokatuko da bihar, eta Bidasoan aritu diren jokalari batzuei agurra, edo gero arte bat eskainiko diete Artaleku kiroldegian. Kauldi Odriozola izango da horietako bat. Zazpi urteren ondoren Bidasoa utziko du datorren denboraldian Frantziako Nantes taldean aritzeko.
Benidorm taldea izango dute irundarrek aurkari 17:00etatik aurrera, eta denboraldiaren amaieran bigarren edo hirugarren amaituko duten erabakiko da jardunaldi honetan. Gaur egun hirugarren da Bidasoa bigarren den Granollersengandik bi puntura. Kataluniarrek Valladolid izango dute aurkari.