Aita Marin erabakiko da zer talde igoko den Ohorezko Erregional mailara

Juan Luis Romatet

Argazkia: Nerea Uranga

Erregional mailako Zumaiakok eta Lagun Onakek partida jokatuko dute gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Aita Mari futbol zelaian. Ohorezko Erregional mailara igotzea egongo da gaur jokoan. 

Erregionaletako Ohorezko mailara igotzeko fasean murgilduta daude Urola bailarako bi taldeak, Zumaiako eta Lagun Onak. Pasan den larunbatean Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian jokatutako joaneko partidan Lagun Onak izan zen irabazlea, 1-0 emaitzarekin. Itzulerako partida jokatuko da gaur Zumaian, Aita Marin, 17:00etatik aurrera, eta Zumaiakok emaitzari buelta eman beharko dio mailaz igo nahi badu.

Zaletuen bultzada ez zaio faltako Zumaiakori, eta gorriz jantziko da Aita Mari denboraldiko partida garrantzitsuenean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide