Anje Urruzulok irabazi du kadete mailako Zumaia Saria

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 28a

Kadete mailako txirrindularien Zumaia Saria jokatu da gaur goizean. Kategoria horretako Gipuzkoako txapelketa ere bazen eskualdeko errepideetan zehar jokatutako gaurko lasterketa. 

Goizeko 10:30ean abiatu dira txirrindulariak Zuloaga plazatik. Aurretik, 56 kilometro zituzten egiteko eskualdeko errepiudeetan barrena. Zumaiako saihesbideari buelta bat eman diote txirrindulariek, eta gero hiru zakila bira egin dituzte. 

Ohikoa izan ohi da Zumaian karrerak esprintean erabakitzea, eta gaur ere hala izan da. Bost laguneko ihesaldia iritsi da helmugara, eta boskote horren artean erabaki da irabazlea: Limousin taldeko Anje Urruzola, 1:23:47 denborarekin. Bera da Zumaia Sariko irabazlea, eta Gipuzkoako txapeldun. Denbora berean heldu dira Mattin Basurto (Iruki), Kepa Ormazabal (Caja Rural), eta Mario Elizburu eta Alex Beristain, azken bi hauek Ulma taldekoak. 

Ulma taldeak eraman du taldekako saria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide