Leheneste prozesuko bigarren saioa egingo da asteazkenean

Juan Luis Romatet

Datozen bi urtetako aurrekontuak osatzeko bidean, herritarrek aurkeztutako proposamenak lehenesteko bigarren saioa egingo da datorren asteazkenean, hilaren 1ean, udaletxeko pleno aretoan. 18:00etan izango da saioa.

Asteazken honetako saioan honako gaiak landuko dituzte:

  • Azpiegiturak: aisialdi guneak, komun publikoak, Oikia
  • Etxebizitza: alokairua
  • Ingurugiroa
  • Irisgarritasuna: oinezko bideak, segurtasuna
  • Mugikortasuna: bizikletak, irisgarritasuna, trafikoa, trafikoa-ibilgailuak
  • Zerbitzuak: mantenua, saneamendua

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide