Bederatzigarren izan da Zumaia Mutrikuko traineru estropadan

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 30a

Mutrikuko XXI. Bandera traineru estropada jokatu zen larunbat arratsaldean. Hamasei ontzik hartu zuten parte, horien artean, Zumaiako Telmo Deunek.

Traineru ligak hasteko asteak falta dira, eta berotze aldera ligatik kanpoko estropadetan ari dira parte hartzen euskal klubak. Hala, larunbat arratsaldean Mutrikuko XXI. Bandera izan zen jokoan.

Zumaia bigarren txandan aritu zen, Pasai Donibane Koxtape, Sanpedrotarra eta Busturialdearekin batera. Bere txandako azkarrena izan zen Telmo Deun 21:34,60 denborarekin. Sailkapen orokorrean bederatzigarren izan zen Zumaia. Donostiarrak irabazi du Mutrikuko bandera.

Bederatzigarren beteranoak ere

Larunbatean Mundakan jokatu zen beteranoen ligako estropada. Beteranoen II. Mundakako Estropada egin zen zapatuan, eta Zumaiako trainerua bederatzigarren izan zen. 

Sailkapen orokorrean zazpigarren dira zumaiarrak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide