Pentsio publikoen pribatizazioa sustatzen duen lege proiektua salatu dute pentsiodunek

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 30a

Argazkia: Martin Rodriguez

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren (EHPM) idatzi bat banatu dute gaur eguerdian egindako kontzentrazioan. 

Enpleguko pentsio pribatuen planak sustatzeko lege proiektua tramitatzen hasiko direla dio EHPM-k idatzi honetan. Pentsiodun hauen arabera, plan hau aurrera ateratzen bada, "pentsioen sistema publikoaren pribatizazioan urrats garrantzitsua egingo da. Hori dela eta, pribatizazioa "sustatzen duen lege-proiektua" salatu nahi dute pentsiodunek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide