Beduola elkarteko ontziek Pasaiako Itsas Festibalean parte hartu dute

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 31

Arrakastatsua suertatu da pasa den asteburuan ospatu den Pasaiako Itsas Festibala. Antolatzaileen esanetan, 135.000 lagun gerturatu dira Pasaiara bertan zeuden ontziak ikustera eta jaialdiaren bueltan antolatutako ekitaldietan parte hartzera. 

Aurten ere hutsik egin ez duena Beduola Zumaiako ontzi tradizionalen elkartea izan da. Azken urteotan berritu dituzten ontziekin hurreratu dira elkarteko kideak Pasaiara, eta itsas giroaz gozatzeko aukera izan dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide