'Bidaide' antzezlanerako sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 2a

Geuretik Sortuak programaren barruan, Metrokoadroka Sormen Laborategiak Bidaide antzezlana ekarriko du Zumaiara. Ekainaren 3an izango da, 20:00etan, Aita Mari aretoan. 

Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak bihar goizean aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide