Sei izango dira Aitzurin jarriko duten ringean jokatuko diren borrokaldiak. Horietatik lau Gipuzkoako txapelketako finalak izango dira, eta beste bi txapelketatik kanpokoak. Gipuzkoako klub eta gimnasio desberdineko boxeolariak elkartuko ditu borrokaldiak. Aurretik jokatu dituzten intergym, edo gimnasioen arteko borrokaldiekin alderatuta, larunbatean Zumaian egingo den boxeo jaialdia publikoarekin izango da. Horrek giroa are eta gehiago berotuko duela espero dute antolatzaileek.
Kategorien arabera, honako hamabi boxeolariek parte hartuko dute: 62 kilotan, Dylan Cortes (Irun) eta Addel Ghani (Paco Bueno); 64 kilotan, Mady Diame (Zumaia Cuban Boxing) eta Daniel Pozos (Team Latigo); 67 kilotan, Unai Martin (Team Latigo) eta Jon Mozo (Izarrak); 69 kilotan, Sow Abdulah (Izarrak) eta Amine Haissoup (Anoeta); pisu berean, Gorka Calparsoro (Anoeta) eta Kevin Alexia (Paco Bueno); eta 86 kilotan, Rainiel Ortega (Irun) eta Cheikh Mbengue (Zumaia Cuban Boxing).
Jaialdirako sarrerak salgai daude Lubaki kiroldegian. Egunean bertan Aitzurin izango dira salgai.